Donantes
Elige tu forma de colaborar
Voluntarios/as
¿Quieres transformar el mundo?
Empresas
Socialmente responsables
Amaitzen ari garen hiruhileko honetan zehar “Arraina edo kanabera?” izenburua duen II. MARRAZKI ETA KONTAKETA LABURREN ESKOLA-LEHIAKETA SOLIDARIOA egin da. Bertan sei udalerri ezberdinetako 11 ikastetxe publiko eta pribatuetako LHko 1.tik Batxilergoko 2.erarteko ikasleek parte hartu dute, guztira 374 parte-hartzaileekin, euskaraz eta gazteleraz.
Eskatu duten ikastetxe ezberdinetan euskaraz eta gaztelaniaz elikadurarako eskubideari buruzko lau sentsibilizazio-saio antolatu dira.
Epaimahaia 5 pertsonek osatu dute: lehiaketaren gaiarekin erlazioa daukaten gizarte-erakundeetako 3 ordezkarik (Manos Unidas, Gosearen Aurkako Ekintza eta Bizkaiko Elikagaien Bankua), Aingeru Epaltza idazleak eta Fundazioaren Patronatuko kide batek. Beren neutraltasuna mantentzeko ez zituzten parte-hartzaileen ikastetxeak ezagutzen.
Parte-hartzaile guztiak sarien emate-ekitaldira gonbidatuak izan dira.
Saridunak ondorengo hauek izan dira:
Kategoriak | izen eta abizenak | ikastetxea | kontaketa laburraren izenburua |
Haurren kategoria- LHko 1.a eta 2.a | June Blanco Varas | CEIP Derio HLHI | Lagundu behar da |
Kontaketa laburrak I kategoria- LHko 3.a eta 4.a | Leire Ortega Zamalloa | CPEIPS Calasancio HLBHIP | Gosea Afrikan |
Kontaketa laburrak II kategoria- LHko 5.etik-DBHko 2.erarte | Uxue Esparza González | CPEIPS Calasancio HLBHIP | Compartir es vivir |
Kontaketa laburrak III kategoria- DBHko 3.a eta 4.a | Ander Martínez López | CPEIPS Gaztelueta HLBHIP | Luchador |
Kontaketa laburrak IV kategoria- Batxilergoko 1.a eta 2.a | Cristina Martin García | CPES Arangoya BHIP | El compañero de Marta |
Sarien emate-ekitaldia abenduaren 13an, ostirala, 18:00etan Santutxuko Udaltegian egin zen eta bertan ikasle, senitarteko eta parte hartu duten ikastetxeetako irakasle ugari egon ziren.
Lehiaketak Bilboko Udalaren finantzazio-laguntza eduki du.